XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

NEANDERTHALAK USTEGABEAN DESAGERTURIK

Duela 35.000 mila urte inguru mundu guztian neanderthalak zergatik galdu ziren ez dakigu oraindik.

Bapateko ezkutatze misteriotsua izan zen; neurri batean dinosauruenaren antzekoa.

Neanderthal izakiaren aldi berean beste homo bat bizi izan zen: Homo sapiens sapiens izenekoa.

Nahikoa denbora gutxian, sapiens sapiensak lehen Neanderthalak zeuzkan lurralde guztiak bereganatu zituen.

Zer gertatu zen?

Hipotesi bat baino gehiago dago.

Neanderthalak eta sapiens sapiens taldekoek elkarrekin borroka egin ote zuten?

Elkarketa mistoak gero eta maizago egiten zirela eta, neanderthalak espezie gisa poliki-poliki ahitu egin ote ziren?.

Sapiens sapiens espezieak ekarritako gaitzak jota hil ote ziren?

Herri antolatu eta eraginkorrak heltzen zirelako neanderthalek bazterreko lurraldeetara jo beharra izan al zuten?

Aldi berean aurreko arrazoi horietako bat baino gehiago egon al zen?

Sapiens sapiensen migrazioak ekialdetik heldu ziren, beste teknika eta tresna batzuk zituztelarik (kultura aurignaktarra).

Badirudi hasieran neanderthalek eutsi egin zietela eta sapiens sapiensen desafioaren aurrean beren tresnak aldatzen hasi zirela.

Baina teknika-aldaketa ez zen aski izan.

Etorkizunerantz jauzi handia egin behar izan zuten; beren moldapen-ahalmenak zezakeena baino handiagoa.

Orain dela 30.000 mila urtez gero Neanderthal gizakiaren arrastorik ez da aurkitu.

Erabat ezkutatu ziren.

Neanderthal eta sapiens sapiensen arteko elkarketarik ere ez da aurkitu.

Harez gero topatu diren garezurrak, gizaki modernoari dagozkionak dira, eta milaka urtetan Europako biztanleen ezaugarri izan ziren neanderthalen formarik ez dago.